XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. BIZITZA ESTRALURTARRA AURKITZEKO PROBABILITATEAK

Azken bi hamarkada hauetan bizitza estralurtarra egoteko probabilitatea zientifikoki kalkulatzea modan egon da.

Adimen Estralurtarrekin Komunikatzeko Nazioarteko Lehen Kongresua 1971.ean ospatu zen eta bertan Astrofisikan, Kosmologian, Biologian, Gizarte-zientzietan, Psikologian eta abarretan diharduten zientzilari ospetsuenak bildu ziren.

Garai bateko Sobiet Batasunean, besteak beste, hauek izan ziren bildu zirenak: C. Sagan, Ambatsumian (astrofisikaria), Shklovsky (astronomoa), Orgel (biokimikaria), Crick (DNA aurkitu zuena), Kaplan (irrati-fisikaria), Drake (honi buruz berehala hitz egingo dugu), etab.

Kongresu hura oso garrantzitsua izan zen, zientzilariek adimen estralurtarraren arazoa razionalki eta zientifikoki azter zitekeela onartu zutelako eta lehen aldiz hain modako eztabaida honetatik manipulazioa eta iruzurra alde batera utzi zirelako.

1835. urtean ondoko orrialdean agertzen den bizitza bitxia Ilargian ere gerta zitekeela uste zuten.

Hori egiaztzeko ez daukagu irudi hau ikustea baino.

Irudi hori Londresko egunkari batek argitaratu zuen.